viernes, 4 de diciembre de 2009
Zein gizartetan bizi gara?
Ez dakit zergaitik baina nire iritziz, sare sozialak min handia ematen ari zaio gizarteari. Hau orain bertan irakurri dudan berriaren ondorioz onartu dezaket. Gero eta gehiago dira honelako kasuak ematen direla baina pertsona honek egindakoak ez dauka izenik.
Nola geldiarazi dezakezu zure ezkontza, zure sare sozialeko profiletan ezkondugabetik ezkondua zaudela aldatzeko? Badirudi honi, sare sozialek burua jan diotela eta hauek gabe ezin du bizi eta hori da egiten duena, ezkondu bezain laster, mugikorra atera eta profilak aldatzen ditu, benetan sinisgaitza.
Egia esan, sare sozialak ez dute minik egiten hauek erabiltzen baldin badakizu, nire kasuan baditut hainbat kontu sare sozialetan, baina ez naiz egunero orduak eta orduak pasatzen dituena hauen aurrean, baizik eta noiz-behinka sartzen den horietakoa naiz.
Beraz zuek badakizue, sare sozialak ongi erabiliz gero lagungarriak dira baina gehiegi erabiliz gero kaltegarriak izan daitezke.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Hit the Pinguin
No hay comentarios:
Publicar un comentario