


Bideoan eta irudietan ikus dezakezuen moduan, Zarautzeko itsasertzea aurten ere arriskuan dago, itsasoak aurretik eraman ditzake bertan aurkitzen dituen gauzak. Gaur abenduaren 4ean, itsasoa oso zakar zegoen eta hori itsasgora pasata zegoela. Gaur honela baldin badago, ez dut imajinatu nahi nola egongo den hilaren amaieran, orduan gertatzen baitira txikizio gehienak.
Irudiak eta bideoa neuk grabatuak izan dira mugikorreko bideo eta argazki kamerarekin, beraz kalitate baxuko irudiak direla esan dezaket. Irudiak gaur arratsaldeko 17etan hartuak izan dira, eta ondoren 18k aldera, itsasoa sakartzen joan da eta itsasertzera igotzera ere iritsi da, itsasgora 16etan bazen ere.
Aurten itsasoa oso zakar dabil, baina iritsiko al da iaz iritsi zen lekura? ikusiko dugu eta berri horiek hemen eskegiko ditut.
Bitartean ondo izan
Hit the Pinguin
No hay comentarios:
Publicar un comentario