jueves, 10 de diciembre de 2009

Hondartza izaten da kaltetuena...

Aurreko sarreran aipatu bezala, azken egunetan zarautzeko itsasoa oso zakar zebilen. Oraingo honetan itsaso berari buruz nabil hizketan, baina oraingoan berak ekarri dituen lehen kalteei buruz.


Pasaden asteartean Antxon Etxeberriak Diario Vascon argitaratutako argazkia da, hemendik eskerrik beroenak berari argazkia plazaratzen usteagatik.


Irudietan ikus dezakegun moduan, zarautzeko hondartza, hondarrik gabe geratzekotan dago. Aurreko asteetan jasan dugun itsaso zakarrak, hondar asko eraman du zarautzeko hondartzatik eta ondorioz irudian geratu den bezala aurkitzen da gure hondartza.

Orain astebeta, itsas pasealekuko eta hondartzaren artean zegoen altuera metro batekoa zen gutxi gora behera, pasaden igandean aldiz, hiru edo lau metrokoa zela zirudien. Benetan aldaketa handia jasan du hondartzak hain denbora gutxian.

Hau hasiera bakarrik dela esan dezakegu eta hurrengo egunetan gauzak okerrera egingo duelakoan gaude. Herrian itsasotik hurbil aurkitzen diren tabernak iada hasi dira beraien plangintzekin aurtengo negua iazko okerrik gabe pasa dadin.

Hemendik aurrera, itsasoa hurbiletik zainduko dut eta zerbait gertatu bada, hemen jarriko ditut berriak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario