Nire borondatearen aurka, baina atzoko partidari buruz hitz egin behar dut, ez dut nahi gehiago hitz egitea baino behartuta nago!
Imajinatzen det, mundu guztia ohartu dela Real Madril eta Bartzelonaren arteko lehiak izan dituen ondorioetaz. Nahi edo ez nahi, gizarte hau futbolaren menpe bizi da eta zoritxarrez, munduko lehiaketarik onenean polemika izan dugu, ez nolanahikoa gainera. Espainiar bi talde ziren aurkariak eta emaitza, taldeek bestea salatu dute UEFAren aurrean, batzuek kiroltasun eza leporatzen die besteei (Real Madrilek) eta besteek aldiz, Mourinho-k Bartzelona kritikatu izana.
Gaur oso harrigarria iruditu zait, egunkari, irrati, telebista, internet... leku guztietan ikusi ditut partidaren irudiak eta partida osteko polemika guztia. Lotsagarria iruditu zait! Batetik, ez zait gustatzen kirola honela murgiltzea, HAU EZ DA KIROLA, KIROLAZ AT DAGOEN LEHIA BAIZIK!
Harira joango naiz. Atzoko arazo guztia EPAILEAK hasi omen zuen. Bai bai epaile Alemanak (Wolfgang Stark, pertsonalki zoriondu nahi diot, sekulako lana egin zuelako). Madrildarrek berari egozten die galdu izanaren errua. Beraien ustez, Wolfgang Stark-ek erabaki zuen partidaren nondik-norakoak Pepe kaleratuz. Baina benetan ohartzen al dira zer esaten ari diren? Askotan gustatuko litzaidakeen jendea epaileen larruan jarriko balira, zer den partida batetan epaile lanak egitea, eta are gehiago honelako partida batean.
Txartel gorria, merezia zen ala ez, ez naiz horretan sartuko (ez naizelako hain "futbol aditua") baina arrazoi gehiago daude txartel gorria ateratzeko, txartel horia ateratzeko baino. Zergaitik? Lehenik kontuan izan behar da epailea errealitatean bizi dela, hau da baloiaz 15 metroko distantzia batean dago, zuzenean ikusten du ekintza, errepikapenik gabe, segundu erdian erabaki behar du falta den ala ez, eta beste segundu erdian zein zigor jarri. Horri gehitu iezaiozue partidaren nekea, partidako tentsioa (hainbat ika-mika egon ziren lehendik partidan) eta garrantzitsuena, zuzenean ikusitakoa (Alvesen hanka atzeruntz, lurrean benetan minudurik,...). Nik ulertzen dut zerk bultza zion txartel gorria ateratzera. Hau ikusi nahi ez duenak, arazo bat duela esango nuke, edo ikusi nahi ez duela.
Hori guztia kontuan izanda, epaileak erabaki benetan ONA hartu zuela usten dut. Ez dauka errepikapenik, ezin du kamara mantsoan ikusi, besteen iritzia (bere taldekideenak, bai talde bat dira epaileak) berea baino hurrutiagokoak dira, ez zaio oso lagungarria, eta gainera zelaian montatzen den ika-mika berria, Bartzelonakoak gorria eske, Madrildarrak exageratzen ari dela, bultzakadak ... Giroa lasaitzeko modu bakarra, txartel gorria ateratzea izan zen eta ordutik aurrera gauza lasaiago joan zen, eta hori egia da! Kexa gutxiago egon ziren!
Beraz, jokaldi horrek erabaki zuela partida? Nik ezin dut sinetsi, epailearen erabaki batek (minutu bateko erabakiak gehien jota) 90 minutu baino gehiagoko partida baten nondik norakoak aldatu ditzazkeela. Ezinezkoa da, 89 minutu baino gehiago izan zituzten erabaki horri aurre egiteko. Baina Madrildarrak ez diote ezer, Marcelo-k Pedro-ri zapaldu izana, Adebayor-ek Busquets-i egindako sarrera (ESKUEKIN LEPORA), Lass-ek egindako sarreren ostean frantziarrak txartel horirik ikusi ez izana... benetan lista amaigabea espainiako hiriburutik isilarazten dutena. Ahala eta guztiz ere, Wolfgang Stark-ri errua botatzen jarraitzen dute, LOTSAGARRI! Bestetik, kataluinia aldetik ez diote epaileari ezer eragozten, eurak FUTBOLARI BURUZ HITZ EGIN NAHI DUTE. Azken hauetaz jokalariei buruz nabil hizketan, hedabideei buruz hitz egin nahi ez dudalako, OSO LOTSAGARRIA BAITA HAUEN JOKABIDEA, EURAK MANIPULATZEN DUTE GIZARTEAREN IRITZIA. Batzutan hauek existituko ez balira HOBE.
Epailea gizakia da eta akatsen bat izateko eskubidea dauka (ez dut esan nahi kasu honetan honela denik!) jokatzen ari diren gainontzekoak bezala. Bai ni epailea naiz (saskibaloian eta zorionez ez ditugu honelako arazoak izaten) eta badakit zer sentitu zezakeen epaile alemaniarrak.
Nire ustez Wolfgang Stark-k baino erru gehiago dauka Mourinho-k. Izan ere bere estrategiak kalte egin zion bere taldeari. Aginte makila hartu beharrean, uko egin zion agintzeari. Hori dela eta uneoro baloiaren atzetik joan zen, Bartzelonakoen paseak ikusiz. Beraz Mourinho, zergaitik ez duzu onartu nahi zure errua? Hainbeste kosta zaizun prestigioa galtzeko bidean zoaz bide honetatik. Bai munduko entrenatzaile onena zara baina zure pertsonalitateak eta burugogorkeriak ohore hori galduaraziko dizu. Hain zaila da erruren bat egin duzunean onartzea? Gizakia zara eta erruak egiten dituzu, gainontzekoak bezala!
Atzoko partidaren "klabea" ikusi ondoren, zer deritzozue zuek jokaldiaren gainean? Kontuan izan hiruron egoera, Real Madrilena (etsairik sutsuenaren aurka partidan zehar gailendua egon zen), Bartzelonarena (besteen frustrazioa nabaritzen hasi zuten, ostikak emanaz) eta epailearena (honelako partida zail baten zama eramatea alegia). Hortik aurrera erabaki guztiak onartzen dira.
Alde batera utziz atzoko partida, eta gaurkoan zentratuz, normala iruditzen zaizuen partidak izan duen ohiartzuna? Hau da hedabide guztietan partidaz hitz egin baino gehiago hitz egin da prentsaurrekoez, jokalarien iritziei, kazetarien iritziei (bakoitzak bere interesetara bultzatuz),... guztiari lehentasuna eman die KIROLARI baino!
Niri futbola gustatzen zait, baina azken partida hauek EZ! Lehen aipatu bezala ez da futbol lehia bat, FUTBOLA EZ DEN LEHIA BAT BAIZIK! Beraz 4 "Klasiko" hauetan galtzailea ez da Bartzelona edo Real Madril izan, aldiz FUTBOLA BAI! Etikoa da? Nire ustez ez, kirol ikuskizun batetik hil ala biziko ikuskizun batetara joan gara eta KONTUZ! oraindik itzuleko norgehiagoka falta baita, BAIETZ (zoritxarrez) LISKARREN BAT EGON PARTIDA HORRETAN?
Amaitzeko gustatuko litzaidake epailearen ikuspuntu bat erakustea. Denok diozue gu garela beti kirolariek galdu izanaren errudunak! Errazena guri errua botatzea da (behin eta berriz ikusten den ekintza bat da!) Zuek ez zarete inoiz nahasten. Ez, beti gu gara errudunak. Gehienek diozue oso erraza dela epaile lanetan aritzea eta gu garela berari benetako balioa ematen ez diogunak! Hori honela bada, entrenatzaile, jokalari, ikusle edo edonori erronka bat luzatu nahi dizuet, eta nire ustez derrigorrezkoa izan beharko lukeena. Gure lanari buruz hitz egin aurretik, saiatu zaitezte partida bat, BAI PARTIDA BAT BEDEREN, arbitratzen eta ondoren kexatu! Nire ustez derrigorrezkoa izan beharko luke entrenatzaileei aurredenboraldietan partida bat arbitratzera behartzea. Honela ohartuko dira ez dela lan erraza, eta etorkizunean epailearen larruan jartzen jakingo du (guri jokalarien eta entrenatzaileen larruan jartzera behartzen gaituzten modu berean beraiek ere jarri beharko lukete gure larruan).
Beraz, José Mourinho jauna, norbaiti errua bota aurretik aztertu ezazu gertatutakoa eta gero erabaki zer esan eta zer ez! Eta oraindik errua bota behar baduzu, jarri zaitez bere larruan ea erraza den erabaki hori hartzea ala ez!! Gustatuko litzaidake zuri ikustea epaile lanetan. Ziur lehen kexan txartel horia aterako zenukeela, zure pertsonalitatea kolokan jarriko lukeelako (norbait Mourinho-ri aurre egiten, HORI BAI BERRIA!) eta beraz zuk bakarrik amaituko zenuke partidan! Hori bai izango litzatekeela lotsagarria.
jueves, 28 de abril de 2011
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)
Hit the Pinguin