martes, 19 de enero de 2010

Zein izango ote da Apple-en azken asmakuntza?

Apple enpresak kazetariei deialdi bat egin die datorren asteazkenerako beraien azken produktuaren berri emateko. Deialdi honen ostean zurrumurruak hasi dira ea zer izango ote den Applek atera behar duen asmakuntza berria.

Batzuk diote "Tablet PC" bat aurkeztuko dutela, nahiz eta enpresak inoiz ez duen esan honelakorik asmatzen ari diren. Beste batzuk ordea zera diote, enpresak aitortu duen "iPhone 4G"a aurkeztuko dutela.

Asmakuntza hau Apple-ek Iphona atera ostean (orain dela ia hiru urte) ateratzen duen asmakuntzarik itxaronena da, beraz asteazkenean denok izango ditugu deialdi horretan begiak erne.

lunes, 11 de enero de 2010

Lotsagarria LEGAn gertatzen ari dena

Orain aste batzuk berri harrigarri bat irakurri nuen, bertan Italiako saskibaloi ligan (LEGA) talde batek bere jokalari guztiak ez baitira agertu eta hauen partez jubenilak igo izan behar ditu talde profesionalera. Honen arrazoia Napoli taldeak arazo ekonomiko larriak ditu eta honenbestez ezin izan die jokalariei beraiek merezitakoa ordaindu.

Arazoa gabonetatik itzuleran izan zen, jokalariek ez ziren itzuli eta taldeari esan zioten arazoa ez handitzeko taldea utziko zutela, esan eta egin. Beraz, talde italiarrak jubeniletaz baliatu behar izan dute taldea osatzeko. Taldea jokalari gaztez osatzean, ligako partidak galtzera behartzen du, jokalariak oraindik ez baitaude ligan maila onean jokatzeko.

Horren adibide garbiena lehen bi partidetan lorturiko emaitzak dira, lehenengoan ligako errekorra batitu zutelako 54-124 gatik galtzean Angelico Biella talde apalaren aurka. LEGAn inoiz ikusitako palizarik handiena izan bazen ere, aste honetan errekor guztiak hautsi ditu Lottomatica Roma taldeak, ligako talderik indartsuenak alegia. 138-37gatik irabazi zion Napoliri. Horregatik Napoliko agintariak aztertzen ari dira ea taldea egoera honetan mantendu edo denboraldia utzi orain eta taldea berreraikitzen saiatu. Benetan lan handia dute Napoli taldea bere lekura eramaten.

www.ivoox.com-eko magazinean!

Kaixo, gaur ohartu naiz www.ivoox.com eko magazinean nire audioetako bat ipini dutela. www.ivoox.com, audioak igotzeko interneteko plataforma bat da eta adibidez bertara igo nuen nire audio lana. Plataforma honetan, astero audio onenen bilduma bat egiten dute, bertako ikusleek zuzenean audio hauek errazago bilatzeko. Plataforma honi Magazine deitzen diote eta aste honetan 53º Magazina egin dute.

Gaur plataforma honetan nenbilela, nik pasaden astean igotako audioa aurkitu dut. Audio hori David Bravok EHUn eman zuen hitzaldiko audioa da, beraz ikusi zein interesgarria izan zen hitzaldia. Hitzaldi honez gain, magazineko gizarte digitaleko arloan (nire audioa sartu duten arloan alegia) beste hiru audio interesgarri daude, lehena Apple Life-k Apple eta Google-en arteko lehiari buruzko hainbat datu eskeintzen dizkigu. Bigarrena aldiz, Cadena Ser-en Gonzalez-Sinde-rekin egin duten tertulia duzue entzungai. Bertako gaia deskargen aurkako lege berria izan da eta hau ere izan da hirugarren audioaren gaia. Hirugarrena ordea, Punto irratian egindako tertulia da. Bertan aditu bezala Julio Alonso (Weblogs S.L.ko fundatzailea) eta Paloma Llaneza (Teknologian aditua den abokatua)izan dira gobernuak ostiralean anartutako legea zartan aldatuko den azaltzeko.

Beraz, denbora izanez gero eta gizarte digitala gustoko baduzue audio hauek entzutera gomendatzen dizuet, benetan oso interesgarriak direlako.

domingo, 10 de enero de 2010

Aurten bai?



Aurten badirudi errealak igo nahi duela lehen mailara. Horregatik oso fuerte dabil Anoetan jokatzen dituen partidetan, atzo zortzigarren garaipen jarraia eskuratu zuen Cadiz-en aurka. Garaipen honi esker lehen postua berreskuratu zuten naiz eta gaur Herculesek irabazi Cartagenaren aurka berriz ere bigarrenera itzuliko diren.

Gainera jardunaldi hau interesgarria izan daiteke Herculesek (lehen sailkatua) Cartagenaren aurka jokatuko baitu (laugarren sailkatua) eta atzo Betisek (zazpigarren sailkatua izan arren igoerako postuetatik gertu zebilen) galdu egin zuen Numanciaren aurka (hirugarren sailkatua). Beraz, bihar esan beharko degu gauzak nola doazen bigarren maila honetan.

Gainera oraindik ez da lehen itzulia amaitu eta errealak iadanik 39 puntu dituela eta laugarrenak aldiz 30. Bederatzi puntuko abantailara dauka igoerako postua, aurten amets egiteko urtea dela dirudi.

Aupa REAL!!

sábado, 9 de enero de 2010

David Bravo denetan dabil

Lehengoan guk izan genuen bera entzuteko aukera eta benetan oso hitzaldi entretenigarria eskeini zigun EHUn. Oraingoan aldiz, interneteko lege berria onartu ostean www.20minutos.es webgunean elkarrizketa bat egin diote.

Benetan oso pertsona jakintsua da interneten inguruan, nahiz eta bere berririk ez nuen ordurarte, asko irakatsi zigun interneten inguruan ezagutzen ez diren arloetaz. Bere hitzaldiak bi ordu baino gehiago iraun bazituen ere oso entretenigarria izan zen eta lastima ezin izan nuela amaierararte geratu, autobusa hartu behar nuelako baina ziur jendeak egin zizkion galderak interesgarriak izango zirela.

Hitzaldiaren ostean ez naiz harritzen honenbeste bera ikustea prentsan, lege berriaren inguruan. Bera gai honetako aditu bat da eta asko erakutsi behar digu gizarteko jendeari, oraindik ez dugulako asko ezagutzen interneteko mundua.

Beraz hemendik aurrera erne ibili behar dugu, David Bravo agertzen bada nonbait, ziur zerbait interesgarria esan behar digula.

Hemen duzue EHUn eman zuen hitzaldiaren audioa, gustatuko zaizuela espero dut.

viernes, 8 de enero de 2010

Kazetariak ere nahasten gara...

Uneoro ikusten ditugu irrati eta telebistan akatsak, baina ia denek beraien akatsak ezkutatzen dituzte. Baina oraingoan, Cadena Ser-eko "Carrusel Deportivo"koek egiten dituzten akatsen bilketa ipintzen dut. Hauek beraien lana serio hartzen badute ere humorearekin jolasten dute eta horrekin entzuleari benetan denbora entretenigarri bat eskeintzen diote, benetan oso ongi dago norberak bere akatsetaz barre egitea, azken finean guztiak gizakiak gara eta guztiak dugu noiz behinka nahasteko aukera.



Ez da lehen aldia egiten dutena, azken urteetan ohikoa bihurtu da beraiek urtean zehar egiten dituzten akatsen audioak. Hemen jarraian iazko akatsen bilketa usten dizuet, benetan pozgarria da jendeak bere akatsak honen ongi hartzea, lan hauetan ia uneoro hitz egiten egon behar denetan alegia, erraza da akatsen bat egitea, baina ez da erraza akatsak honen ongi hartzea.

 

Los gazapos del año 2008 en Carrusel