martes, 15 de diciembre de 2009

Hau kasualitatea


Gaur nire urtebetetze egunean, ohartu naiz nire kirol gogokoenak ere urtebetetzeak betetzn dituela.

Nik 20 urte betetzen ditudan egun berean saskibaloiak 118 urte betetzen ditu, bai orain dela 118 urte Naismith-ek neguko kirol berria asmatu zuen, saskibaloia alegia.

Harrigarria da honelako datak gordeta egotea, baina pozgarria da kirol hau gogoko dugunontzat.

Informazioa beste blog batean ikusi dut eta asko harritu nau, nire egun berean jaio zela jakiteak.

jueves, 10 de diciembre de 2009

Hondartza izaten da kaltetuena...

Aurreko sarreran aipatu bezala, azken egunetan zarautzeko itsasoa oso zakar zebilen. Oraingo honetan itsaso berari buruz nabil hizketan, baina oraingoan berak ekarri dituen lehen kalteei buruz.


Pasaden asteartean Antxon Etxeberriak Diario Vascon argitaratutako argazkia da, hemendik eskerrik beroenak berari argazkia plazaratzen usteagatik.


Irudietan ikus dezakegun moduan, zarautzeko hondartza, hondarrik gabe geratzekotan dago. Aurreko asteetan jasan dugun itsaso zakarrak, hondar asko eraman du zarautzeko hondartzatik eta ondorioz irudian geratu den bezala aurkitzen da gure hondartza.

Orain astebeta, itsas pasealekuko eta hondartzaren artean zegoen altuera metro batekoa zen gutxi gora behera, pasaden igandean aldiz, hiru edo lau metrokoa zela zirudien. Benetan aldaketa handia jasan du hondartzak hain denbora gutxian.

Hau hasiera bakarrik dela esan dezakegu eta hurrengo egunetan gauzak okerrera egingo duelakoan gaude. Herrian itsasotik hurbil aurkitzen diren tabernak iada hasi dira beraien plangintzekin aurtengo negua iazko okerrik gabe pasa dadin.

Hemendik aurrera, itsasoa hurbiletik zainduko dut eta zerbait gertatu bada, hemen jarriko ditut berriak.

viernes, 4 de diciembre de 2009

Zein gizartetan bizi gara?



Ez dakit zergaitik baina nire iritziz, sare sozialak min handia ematen ari zaio gizarteari. Hau orain bertan irakurri dudan berriaren ondorioz onartu dezaket. Gero eta gehiago dira honelako kasuak ematen direla baina pertsona honek egindakoak ez dauka izenik.
Nola geldiarazi dezakezu zure ezkontza, zure sare sozialeko profiletan ezkondugabetik ezkondua zaudela aldatzeko? Badirudi honi, sare sozialek burua jan diotela eta hauek gabe ezin du bizi eta hori da egiten duena, ezkondu bezain laster, mugikorra atera eta profilak aldatzen ditu, benetan sinisgaitza.
Egia esan, sare sozialak ez dute minik egiten hauek erabiltzen baldin badakizu, nire kasuan baditut hainbat kontu sare sozialetan, baina ez naiz egunero orduak eta orduak pasatzen dituena hauen aurrean, baizik eta noiz-behinka sartzen den horietakoa naiz.

Beraz zuek badakizue, sare sozialak ongi erabiliz gero lagungarriak dira baina gehiegi erabiliz gero kaltegarriak izan daitezke.

Itsasoak barkatzen ez duenean...















Bideoan eta irudietan ikus dezakezuen moduan, Zarautzeko itsasertzea aurten ere arriskuan dago, itsasoak aurretik eraman ditzake bertan aurkitzen dituen gauzak. Gaur abenduaren 4ean, itsasoa oso zakar zegoen eta hori itsasgora pasata zegoela. Gaur honela baldin badago, ez dut imajinatu nahi nola egongo den hilaren amaieran, orduan gertatzen baitira txikizio gehienak.

Irudiak eta bideoa neuk grabatuak izan dira mugikorreko bideo eta argazki kamerarekin, beraz kalitate baxuko irudiak direla esan dezaket. Irudiak gaur arratsaldeko 17etan hartuak izan dira, eta ondoren 18k aldera, itsasoa sakartzen joan da eta itsasertzera igotzera ere iritsi da, itsasgora 16etan bazen ere.

Aurten itsasoa oso zakar dabil, baina iritsiko al da iaz iritsi zen lekura? ikusiko dugu eta berri horiek hemen eskegiko ditut.

Bitartean ondo izan

sábado, 28 de noviembre de 2009

Ricardo Uriz eta Andy Pankori egindako elkarrizketak

ACB ligako Lagun Aro GBC taldeko kapitainari egindako elkarrizketa duzue jarraian:

http://www.diariosigloxxi.com/texto-diario/mostrar/49577

bestetik iaz talde horretako jokalaririk onenari egindako elkarrizketa duzue, Andy Panko amerikarrari alegia:

http://www.diariosigloxxi.com/texto-diario/mostrar/44843


biak gustatuko zaizkizuelakoan...

ondo izan.

jueves, 5 de noviembre de 2009

Audio lana

Hemen dago nire audio lana, bertan Hezkuntza ministeritzak proposatutako plan berriari buruz hitz egiten dut, derrigorrezko ikasketak 18 urtetara zabaltzea alegia.

viernes, 30 de octubre de 2009

ongi etorri nire lanen blogera

Kaixo, hemen jarriko ditut lauhilekoan zehar egingo ditugun lanak, espero gustatuko zaizuela.
Ondo izan

Xabier Larrañaga